ETBko El Conquistador del Fin del Mundo saio arrakastatsuak 20. denboraldia du aurtengoa, eta partaideen artean zumaiar bat egongo dela jakinarazi du telebista kate publikoak: Ane Alzibar Potxi. 28 urte ditu, eta duela bost urte ere aurkeztu zen saioaren castingera.
Oraingoan lehiatzeko aukera izango du, eta talde gorriko kidea izango da, Puma taldekoa, hain zuzen.