Akaleia, MIN sarietan euskarazko disko onenaren saria jasotzeko hautagai

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko mar. 20a, 17:00

Akaleia Zumaiako Emakumeon Etxean egin zuen diskoaren entzunaldian. (Maria Maya Manterola)

Espainiako Estatuko Musika Independentearen MIN sarietan euskarazko diskorik onena irabazteko hautagaiak iragarri dituzte eta horien artean da Akaleiaren Ondoloin diskoa. Unai Eizagirre zumaiarra partaide duen Ezpalak taldearen Lagunekin zuzenean ere sarirako hautagaia da.

Espainiako Estatuko ekoizpen independenteen sorkuntza, aniztasuna eta kalitate artistikoa aitortzen dute MIN sariek, eta 2009. urtetik ematen dira. Aipamen horien artean, euskarazko disko onenaren Etxepare saria babesten du Etxepare Euskal Institutuak, "euskaraz sortutako musika independenteari ikusgarritasuna eta zabalkundea emateko asmoz".

Aurtengo sarirako hamabost hautagaiak iragarri berri dituzte, eta Zumaiako musikariek presentzia dute bertan. Izan ere, Oihana Rodriguezen Akaleia proiektuak iazko azaroan argitaratu zuen Ondoloin diskoa dago hautagaien artean. Unai Eizagirre baxu-jotzaile zumaiarra partaide duen Ezpalak laukoteak ateratako Lagunekin zuzenean diskoa ere aukeratu dute lehen galbahe honetan. 

Amorante, Izaro, Bulego edo Zetak talde edo proiektuen azken emaitzak sari hauetarako hautagaiak dira.

Behin hamabost hautagaiak aukeratuta, epaimahai profesional batek bost finalista aukeratuko ditu eta irabazlea apilaren 7an emango dute ezagutzera, Zaragozan (Espainia) egingo den gala batean.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide