Eraikinak, kaleak, txokoak erabat definitu gabe egongo balira bezala esnatu da herria, behe-lainoaren artean. Egoera meteorologiko hori nagusi izan da kostaldeko hainbat gunetan, eta Zumaian ere hala gertatu da. Etxebizitzak sumatzen ziren laino zuriaren artean, eta autoen argiek nahiko lan izan dute lanbroaren artean bidea aurkitzeko.