Ainhoa Etxeberriak aurkeztuta, 50 sukaldari aritu dira lehian, nor baino nor, hamar astez, EITB 1eko Sukaldarien Liga saioan. Programaren azken atala bihar botako dute, 22:15ean, eta bertan ebatziko du epaimahaiak Euskal Herriko sukaldari onenaren titulua eta 25.000 euroko saria nori eman.
Finalera sailkatu direnen artean dira bi zumaiar: Maria Amundarain eta Jon Iñaki Sorarrain, hain zuzen. Bihar iluntzera arte itxaron beharko da saria zumaiar batek eskuratuko duen ala ez jakiteko.