Hamar astez emititu du EITB 1ek Sukaldarien Liga saioa. Guztira, 50 sukaldari aritu dira lehian, nor baino nor, eta guztien artean, zumaiar bat izan da garaile: Maria Amundarain, hain zuzen ere.
Amundarain lehiaketa guztian zehar zazpi sukaldari onenen artean mantendu den lehiakide bakarra izan da, eta finalean algekin prestatutako legatz platerari esker eman dio epaimahaiak lehen saria. Amundarainek 25.000 euroko saria eskuratu du saioan.
Harekin batera izan da saioan Jon Iñaki Sorarrain zumaiarra ere. Finalean aritu zen, baina ez zuen saria eskuratzeko zorterik izan.