Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak egunotan aurkeztu du Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoriak zahaberritu duen Gipuzkoa itsas salbamenduko ontzia. Espainiar estatuko lehen salbamentu-ontzi motorduna izan zen berritu duten hau.
1925. urtean Donostiako Feliciano Ganboa ontziolan egindako itsasontzia, Zumaiako Yeregui Hermanos enpresan egindako bi motor biki zituen. 24 zaldiko diesel gasolinako eta eztandako motorrak ziren ontzi honek zeramatzanak.
Zaharberritzea egiteaz gain, hari buruzko informazio gehiago ematen duten ikerketa bat ere egin dute. Maiatzaren 9tik 12ra ikusgai izango da ontzia Pasaian egingo den Itsas Festibalean. Bertan, erakusketa bat egongo da, ontzi horren jatorria eta zaharberritzea azaltzeko.