Berriro elkarrekin hainbat urteren ondoren

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Pilotariak eta lagunak izan ziren duela urte asko. Gaur berriro bat egin dute Narrondoko festetan hainbat urteren ondoren. 

1960koa da ezkerreko argazkia; gaurkoa eskuinekoa. Bien artean 64 urteko tartea dago, baina denbora ez da gai izan harremanak hausteko. Jose Alonso eta Xabino Txurruka pilotariak izan ziren pilota jokoa oso bestelakoa zenean, frontoietan ere batera aritu ziren, baina urteak zeramatzaten elkarrekin egon gabe.

Biak ere elgoibartarrak jaiotzez –Josek 60 urtetik gora daramatza Narrondon bizitzen– eta gaur bat egin dute urte askoren ondoren, non eta Narrondoko auzoan, San Kristobal jaien lehen egunean. Izan dute oroitzapenak partekatzeko aukera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide