Herri Eskolak Txikipediarako egindako lana erakutsi dute Polonian

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko abu. 16a, 12:00

Txikipediaren berri ematen Polonian. (Txikipedia)

Wikimania2024 jardunaldiak egin dituzte pasa den astean Poliniako Katowice hirian, eta Zumaiako Herri Eskolako ikasle eta irakasleek Txikipediarako egindako lanak erakutsi dituzte bertan.

Abuztuaren 7tik 10era bitartean egin zuten Poloniako Katowice hirian aurtengo Wikimania topaketa. Bertan, ezaguera librean aritzen diren lagun ugari bildu ziren gaiak eztabaidatzeko, proiektu berriak azaltzeko, sareak sortzeko eta ideiak elkarbanatzeko. 

Txikipediak ere bere espazioa izan zuen Poloniako jardunaldietan. Hala, Zumaiako Herri Eskolako ikasle eta irakasleek osatutako komunitateak Txikipediarako egindako lanen berri eman zuten. Txikipedian nabigatuz proiektua izan zen erakutsitako bat. Nazioarteko entzuleen artean oso harrera ona izan zuela azaldu dute bertan egon zirenek. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide