Disko berriko bigarren aurrerapen abestia plazaratu du Ezpalak taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Abenduan aterako duten Gatza diskoko atariko bigarren abestia da Lalalalala izeneko kanta.

Ezpalak taldeak Durangoko Azokarekin batera aterako du beraien laugarren diskoa, Gatza, duela bi urteko Hortz aina hots diskoari jarraipena emango dion lana. Estreinaldiko eguna heldu bitartean, aurrerapeneko bi abesti plazaratu ditu laukoteak: uztailean ezagutzera eman zuten Nola ahaztu, eta herenegun plataformetan zintzilikatu zuten Lalalalala. Errok eta Iyan Altubek abesti horrekin egindako bideoklipa ere erakutsi dute Youtube bidez. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide