Eire Maia eta Eire Salegi, 'Elektrizitatea' kantaren ahotsetako bi

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko aza. 8a, 11:38

Zea Mays taldearen Elektrizitatea kantak 25 urte bete dituelako egin dute abestiaren moldaketa talde horretako kideek, 33 emakume abeslarik eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak. Tartean dira Eire proiektuko bi kideak.

Zea Mays taldearen Elektrizitatea kantak 25 urte bete ditu, eta urtemuga aitzakia hartuta, talde horretako kideek, 33 emakume abeslarik eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak abestiaren moldaketa grabatu dute. Kantari ahotsa jarri dioten emakumeen artean dira Eire musika proiektuko Eire Maia eta Eire Salegi abeslari zumaiarrak.

Abestia Urdulizko Tio Pete estudioan grabatu dute Jose Lastra teknikariarekin, eta bideoklipa ere kaleratu dute. Eskualdeko hiru abeslari horiez eta Zea Mayseko abeslari Aiora Renteriaz gain, beste 30 emakumek ere parte hartu dute Elektrizitatearen moldaketan: Afrika Bibang, Ane Barcena, Ane Barrenetxea, Esti Markez, Eider Iturriaga, Elena Caballero, Ianire Aranzabe, Iholdi Beristain, Itziar Ituño, Izaro Alzaga, Izaro Andres, Janire Lopez, Jone Laspiur, Josune Arakistain, Kattalin Barcena, La Basu, La Furia, Libe Kortazar, Lide Hernando, Lola Gerrikaetxebarria, Maite Santamaria, Mamen Rodrigo, Maren Berzosa, Maria Blanco, Natalia Garmendia, Natalia Perez, Nerea Loron, Olaia Inziarte, Olatz Salvador, Sara Zozaya, Uxue Amonarriz, Zaloa Urain eta Zoe Igartiburu. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide