Ez da hain arraroa izurdeak kostaldetik gertu ikustea, baina gerturatzen diren bakoitzean miresmena sortzen dute lehorretik haien begira daudenen artean. Atzo arratsaldez hurreratu ziren animalia hauek kostaldera, eta Urolaren bokalera ere hurreratu ziren paolmuturrean zeuden herritarren txundidurarako.