Erreskateko praktikak egin dituzte suhiltzaileek Algorrin

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Suhiltzaileak, gorriz, Algorrin. (Bomberos Euskadi)

Formakuntza saioa izan dute gaur suhiltzaileek Algorrin. Haitzetan harrapatutako pertsonak erreskatatzeko praktikak egin dituzte. 

Azken urteotan sarritan atera behar izan dituzte larrialdi zerbitzuek mareak harrapatutako lagunak Zumaia eta Deba arteko labarretatik. Hori dela-eta, suhiltzaileek erreskateko praktikak egin dituzte gaur Algorrin. Formazio saioan, haitzetan harrapatutako lagunak ateratzeko nondik norakoak praktikatu dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide