Euskadi Irratiak Gabon, Gabon izeneko podcast bat egin du, Joseina Etxeberria esatariak zuzenduta, eta bertan irrati kate publikoan lan egiten duten hainbat kide elkarrizketatu ditu. Horien artean, orain gutxira arte Urolako Komunikabide Taldeko lankide eta Zarautz GUKAko erredaktore izan den Jabi Gonzalez Toston zumaiarra izan da; gaur egun ere Zumaia GUKAko kolaboratzaile jarraitzen du, iritzi emaile gisa.
Elkarrizketan, besteak beste, bere bigarren abizena izan zuten hizpide. Gaztelaniaz duen esanahiaz, eta benetako abizena duen ala goitizena. Orain Radio Euskadin lan egiten duen lankide ohiak gogora ekarri zuen GUKAn egindako garaiak, bere abizenaren harira, nola lankidetako batek tantxetan izen-abizenak goitik-behera euskaratu zizkion.
Gabon, Gabon saioan, era berean, Zarauzko hainbat kazetari ere agertu dira, hala nola Eneritz Aulestia, Manu Etxezortu eta Ibon Fernandez.
View this post on Instagram