Telmo Trenado eduki sortzaile zumaiarra izan dute gaur gonbidatu Joseba Argiñano zarauztarrak ETB1en gidatzen duen Sukalerria telebista saioan.
Sukaldean aritzea gustatzen zaiola adierazi du Trenadok, eta sare sozialetarako egiten dituen eduki batzuetan marka batzuek eskatutako errezetak egiten dituela ere esan du. "Gehiago gustatzen zait jatea kozinatzea baino, baina puntua hartu diot".