Pasa den asteburuan izandako haizeteen ondorioz zenbait kirol jarduera bertan behera utzi dituzte. Ez zen izan larunbatean Izustarrira hurreratu ziren surflarien kasua izan. Éowyn izeneko denboraleak eragindako olatu handiak heldu ziren larunbatean Zumaia eta Getaria artean dagoe puntu horretara, eta ekaitzak hartutako atsedenaldi bat aprobetxatu zuten Adur Amatriain, Axi Muniain, Borja Agote, Eneko Merino edo Kylian Guerin bezalako surflariek olatuen gainean surf egiteko.