Animalien laguntza emozionalari buruzko atala eskaini zuen Ur handitan saioak ostegunean, eta beste gonbidatu batzuen artean, Iñaki Osa zumaiarra eta bere seme Iker Osa izan ziren protagonistetako bi. Izan ere, Ikerrek autismoa du, eta harreman berezia du animaliekin.
Kirolari ohiak azaldutakoaren arabera, semeari "errazagoa" egiten zaio hitz egitea animaliekin dagoenean. Horretaz gain, alaiago ere sumatzen du aitak animalia horiekin dagoenean.