Fermin Muguruzak Madrilen emandako kontzertu jendetsuan abestu du Jon Maiak

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2025ko ots. 18a, 08:00

Muguruza eta Maia Madrilgo kontzertuan. (@maia_jon)

15.000 lagun bildu zituen abeslari irundarrak pasa den larunbatean Madrilen emandako kontzertuan. Gonbidatuen artean izan zen Jon Maia zumaiarra. 

Fermin Muguruzak abiatu duen mundu mailako biran kontzertu garrantzitsuenetako bat eman zuen pasa den larunbatean. Madrilen jo zuen, Espainiako eskuinaren gotorlekuan, 15.000 lagunen artean. Ohi bezala, zenbait gonbidatu izan zituen irundarrak kontzertuan zehar, eta horien artean izan zen Jon Maia zumaiarra. Aspalditik kolaboratu izan dute biek, eta historikotzat jo daiteke kontzertu horretan ere parte izan da Maia. 

Sare sozialen bidez eskerrak eman dizkio Maiak Muguruzari.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide