Gonzalo Torre, ETB1eko 'Biba zuek!' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Gonzalo Torre, eskuinean, ETB1eko saioan.

Euskal Kostaldeko Geoparkeko ingurumen koordinatzaile Gonzalo Torre zumaiarra izan dute gonbidatu ETB1eko saioan.

Turismo Gidariaren Nazioarteko Eguna ospatu zuten pasa den astean. Horren harira, Euskal Kostaldeko Geoparkeko ingurumen koordinatzaile den eta gidari lanetan ere aritzen den Gonzalo Torre izan zuten gonbidatu ETB1eko Biba zuek! telebista saioan. Beste gaien artean, bisita gidatuak izan zituzten elkarrizketan hizpide.

Hemen ikus daiteke elkarrizketa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide