Geoparkearen irudia daraman kupoia salduko du ONCEk martxoaren 12an

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2025ko mar. 4a, 15:00

Geoparkearen irudia eramango duen kupoiaren aurkezpeko irudia. (ONCE Euskadi)

Sakonetako harraldearen irudia daraman kupoiaren bost milioi ale jarriko ditu salgai pertsona itsuen elkarteak hurrengo asteazkenean.

Hurrengo asteazkenean, martxoaren 12an, ONCE elkartearen kupoia erosiko dutenek Euskal Kostaldeko Geoparkeko irudia daraman txartela izango dute esku artean. Hain zuzen ere, Zumaia eta Deba artean dagoen Sakonetako harraldeko irudi ikusgarri bat aukeratu du Espainiako pertsona itsuen elkarteak kupoia dotoretzeko. Guztira, 5 milioi kupoi jarriko dituzte salgai egun horretan.

"ONCEn gure gizarteko eta geografiako ekitaldi edo leku esanguratsu eta enblematikoenetako batzuk islatzen saiatzen gara gure kupoian", azaldu zuen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ONCEren ordezkariak atzo Deban egin zuten agerraldian. Gaineratu zuenez, berak ordezkatzen duen erakundeak bati zabaltzen ditu ateak "balio erantsia dakarten erakundeekin lankidetza-lotura ugari ezarri ahal izateko, ez bakarrik gure gizartearen baitan egin dezaketen jardueragatik, baita pertsona itsuen kolektiboari egiten dioten ekarpenagatik ere; izan ere, pertsona itsuentzat erakargarritasun mota hori ere egokituta eta eskuragarri egotea eskatzen dugu".

Euskal Kostaldeko Geoparkeko gerente Leire Barriusok, bere aldetik, eskertu egin zuen Euskal Kostaldeko Geoparkea eta, zehazkiago, Sakoneta, "hain publiko zabalari erakusteko aukera emateagatik. Kupoia bezalako ekimenen bidez, gure lurraldeak duen ondare geologiko, natural eta kultural itzela sustatzen lagunduko digu".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide