Gaur duela 94 urte, Zumaiako Udalak aho batez Euskal Errepublika eskatu zuen

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2025ko api. 15a, 08:00

Zumaiako udaletxea.

Naziogintza Taldeak gogorarazi dio Gukari 1931ko apirilaren 15eko efemeridea, eta alderdi politiko abertzaleei eskaera egin die "Euskal Errepublikaren aldeko urratsak" eman ditzaten.

Efemeride baten berri eman dio Naziogintza Taldeak hedabide honi: gaurko egunez, duela 94 urte, Zumaiako Udalak, aho batez, Euskal Errepublika eskatu zuela. "Espainiako Errepublika egun bat lehenago ezarria zen. Zumaiakoak bezala, Euskal Herriko beste udal batzuek ere Euskal Errepublika eskatu zuten Euskal Herriarentzat, 1931ko apiril hartan".

Naziogintza Taldeak nabarmendu du Euskal Herriko historiaren "pasarte garrantzitsu hori" gogora ekarri nahi duela gaur, "eta alderdi politiko abertzaleei eskatu Euskal Errepublikaren aldeko urratsak emateko".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide