Buenafuente eta Berto marraztu dituzte Itzurunen

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Itzurun hondartzan egin duten marrazkia.

Andreu Buenafuente eta Berto Romero telebista aurkezle ezagunen aurpegiak agertu dira herriko hondartzako hondarretan marraztuta, tamaina handian.

Sare sozialetan irudi bitxia zabaldu da azken egunetan: Andreu Buenafuente eta Berto Romero telebistako aurkezle ezagunak Itzurun hondartzako hondarretan marraztuta.

Zehazki, bien aurpegiak marraztu ditu norbaitek, tamaina oso handian.

Goiko argazkian, herritar batzuk ageri dira marrazkiari begira, eta beste pertsona bat, berriz, bi irudien artean etzanda.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide