Talia saria jaso du Telmo Iruretak

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Telmo Irureta.

Espainiako Arte Eszenikoen Akademiak sariak banatu zituen bart Madrilen. Iruretak gizarte aldaketa eta inklusioaren saria jaso zuen.

Madrilen (Espainia) banatu zituzten bart Espainiako Arte Eszenikoen Akademiak ematen dituen Talia sariak. Srte eszenikoen bikaintasuna saritzen duten sari horiek izan zuten Zumaiako presentzia. Izan ere, Telmo Irureta aktore eta sortzaile zumaiarrak gizarte aldaketa inklusioaren saria jaso zuen. 

Iruretak adierazi zuen sari honek garrantzia handia izango duela inklusioari ikusgarritasuna emateko. Etorkizun batean sari hau emateari uztea ondo egongo litzatekeela ere esan zuen: "horrek erakutsiko luke berdinagoak garela",

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide