Imanolen aldeko pankarta jarri dute Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Imanolen aldeko pankarta, Zumaian. (Maitane Urbieta)

Realeko entrenatzaile gisa azken partida izango du Imanol Alguacilek datorren asteburu honetan. Urte hauetan guztietan egindako lana eskertzeko pankarta jarri dute Moilaberriko zubian. 

Ohikoa da era bateko edo besteko pankartak jartzea. Politika dela, lan gatazkak direla, zerbait salatzeko edo animoak emateko erabiltzen dituzte. Kasu honetan, azken urteotan Realeko entrenatzaile izan den Imanol Alguacil oriotarrari eskerrak emateko jarri dute pankarta Moilaberriko zubian, Bultzadako Zumaiako kideek. 

Maitane Urbietak eman du horren berri Twitterreko bere kontuan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide