Jaiotz Osa, Izaroren koreografo

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2025eko ekainaren 4a

Argazkia: Izaro.

'Cerodenero' biran eta larunbatean Barakaldoko BECen emandako kontzertuan alboan izan du Izaro musikariak Jaiotz Osa koreografo zumaiarra. Izaroren hitzetan, "ohore bat" izan da zumaiarra alboan edukitzea.

Larunbatean eman zion amaiera Izarok Cerodenero birari, Barakaldoko BECen emandako kontzertuarekin. Emanaldi ikusgarria prestatu zuen musikariak, eta bi urteotan biran parte hartutako koreografo, musikari nahiz laguntzaileak ere alboan izan zituen. Tartean da Jaiotz Osa koreografo zumaiarra.

Instagrameko argitalpen batean Osa alboan eduki izana eskertu nahi izan zuen Izarok, eta hitz batzuk eskaini zizkion zumaiarrari birako azken kontzertua baino lehen: "Mila esker cerodenero hau bizitzeko aukera emateagatik. Gorputza gozatu dut, burua, agujetak maitatu, izerdia ere bai. Gaur izan da azken entsegua. Negargurea. Bi urte eta gero larunbatean itxiko dugu aro hau. Urte hauek emandako gauzarik ederrenetarikoa zurekin pasa ditudan orduak izan dira Jaiotz, benetan amets bat bete dut zurekin, ohore bat izan da zure masterclass hauek jasotzea, nire abestiak zure koreografiez janztea, zure talentua, apaltasuna, ganora, ez daukat hitzik".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide