Zinemako parafernaliak hartu ditu berriro ere Zumaiako txokoak. Pelikula berri bat ari dira filmatzen egunotan Zumaian, aurretik Zarautzen egon eta gero. Atzo Itzurun hondartzan izan ziren filmerako eszenak grabatzen. Ezer gutxi informatu dute lan horren inguruan, baina badirudi Alice Kellen idazlearen Todo lo que nunca fuimos liburuaren egokitzapena dela, eta Maxi Iglesias aktorea dela antzezleetako bat.