Udako argazki lehiaketa antolatu du aurten ere Berria hedabideak. Era guztietako argazkiak jaso dituzte, baina epaileen arabera Oliver Perez argazkilari zumaiarrak ateratako irudia izan da onena. Saritutako argazkian, karabela portuges bat ikus daiteke, bere edertasunean. Justu, Arriskutsua bezain ederra izena jarri dio Perezek bere argazkiari.
Modu honetan definitu du lehiaketako lehen saria irabazi duen argazkia: "Kulixka itsasontzian irten ginen Lekeitiotik, itsasoko hegaztiak ikusteko asmoz, eta karabela portuges asko ikusi genituen. Itsasoa bare zegoela aprobetxatuz, argazki hau atera nuen".
Lehiaketa berean, Iñigo Odriozola finalista izan da, Museoan txundituta argazkiarekin.
