Komentuko sarbide nagusia izango denaren aurrean, zebra bide berria margotu zuten pasa den ostiral arratsaldean. Harekin batera koexistentzia seinalea ere margotu zuten lurrean.
Behin lanak amaituta, auzotarren artean harridura sortu du aipatu zebra bideak, bere zabaleragatik: hamar metro zabal da lurrean margotutako seinalea. "Agian, inguru horretan aparkatzea debekatuta dagoela adierazteko ere erabili dute?", zioen bizilagun batek.