'Maspalomas' filma aurkeztu du Kandido Urangak Zinemaldian

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2025eko irailaren 23a

Kandido Uranga, Zinemaldiko ekitaldietako batean. (Jorge Fuembuena)

Moriarti taldearen film berrian hartu du parte aktore zumaiarrak. Herenegun aurkeztu zuten lana, eta kritika positiboak jaso ditu. 

Pasa den ostiraletik abian da Donostiako Zinemaldia. Munduko txoko desberdinetako lanak erakutsiko dira datorren larunbatera arte. Euskal zinemagintzak ere izango du bere txokoa aurtengo jaialdian ere. Hala, pasa den igandean aurkeztu zuten Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik zuzendu duten Maspalomas, Moriarti taldearen azken lana. Haienak dira, esaterako, Loreak, Handia edo iaz aurkeztutako Marco. 

Kritika onak jaso dituen film honetako antzezleak dira Jose Ramon Soroiz, Nagore Aranburu eta Kandido Uranga zumaiarra. Filmaren promozio lanetan aritu ziren hirurak ere pasa den igandean. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide