Auto bat, Mari kaleko eskaileretan kateatuta

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2025eko urriaren 3a

Autoa Mari kaleko eskaileretan. (Utzitakoa)

Atzo arratsaldean izan zen gertakaria. Auto bat oinezkoen bidetik joan eta Mari kaleko eskaileratan behera erori zen. Garabi batekin atera behar izan zuten. 

Frantziako matrikula zuen auto bat Mari kaleko plazatxoan kateatuta geratu zen atzo. Arratsaldean izan zen gertakaria, 17:00ak aldera. Kontrako bidean zihoan auto bat Parroki aurreraino heldu zen, Zumaiako alde zahar osoa modu horretan zeharkatu eta gero. Behin Parroki aurrean, buelta eman beharrean, Mari kale estutik barrena joan zen, plazatxora ematen duen eskaileretan behera egin arte. Garabi baten bitartez atera zuten autoa arratsaldean bertan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide