Eneritz Etxabe 'Joseba Argiñano Sukalerrian' saioan izan da

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Zaldun zumaiarra gonbidatu gisa joan da Joseba Argiñanok aurkezten duen sukaldaritza saiora. Bien artean oilasko brotxetak prestatu dituzte.

Arlo desberdinetako pertsonak gonbidatzen dituzte Joseba Argiñano Sukalerrian saiora, sukaldari zarauztarrarekin batera jakiren bat prestatzera. Eneritz Etxabe zaldun zumaiarra izan dute duela gutxi ETB1eko sukaldaritza saioan. Bien artean, oilasko brotxetak satay saltsarekin eta tomate entsalada prestatu zituzten. Kozinatzen zuten bitartean, bere jardueraren berri emateko aukera izan zuen Etxabek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide