Elena Irureta aktore duen 'Gaua', Sitgesko film jaialditik Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astera

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

'Gaua' filmeko lantaldea, Sitgesko jaialdian. (Utzitakoa)

Paul Urkijok zuzendutako filmean aritu dira Iñake Irastorza, Elena Irureta eta Erika Olaizola aktoreak, eta urri erdialdean Kataluniako jaialdi ezagunean egon ondoren, ostiral honetan Donostiako estreinaldian izango dira.

Paul Urkijo zinema zuzendari gasteiztarraren Gaua filmean parte hartu dute eskualdeko hiru aktorek – Iñake Irastorza oriotarrak, Elena Irureta zumaiarrak eta Erika Olaizola azpeitiarrak– eta batetik bestera dabiltza lantaldearekin, filma han eta hemen estreinatzen. Urriaren 11n, esaterako, harrera bikaina lortu zuen ikus-entzunezkoak Sitgesko (Katalunia) film jaialdi entzutetsuan, eta ostiral honetan, etxean, Donostian, erakutsiko dute, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Astearen barruan.

Sarrerak atzo eguerdian jarri zituzten salgai, eta hemen daude eskuragarri.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide