Oroipen tailerra eman dute aste honetan Zumaiako Otezuri adinekoen zentroan. Saioa gidatzen, Realeko bi jokalari ohi aritu ziren, Alberto Bixio Gorriz eta Mikel Loinaz.
Ekimen hori LaLiga fundazioak eta Futbolari Beteranoen Espainiako Federazioak antolatu dute, eta Zumaian egindakoarekin estreinatu dute lurralde mailan.