Bigarren izan da Xabier Azkue Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2025eko azaroaren 25a

Xabier Azkue zumaiarra, pasa den larunbatean Irunen jokatutako txapelketan. (Bidasoko Hitza)

Irunen jokatu zuten pasa den asteburuan txapelketa, eta bigarren izan da zumaiarra. 

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen X. Txapelketa jokatu zuten pasa den larunbatean Irunen (Gipuzkoa). Euskal Herri osotik bertaratutako 30 lagunek hartu zuten parte Egunean Behin aplikazioarekin lankidetzan antolatutako jardueran. Denek ere, Joxean Elosegik sortutako hitz gurutzatuak bete behar izan zituzten. Irabazlea, hirugarrengoz, Mayi Iza Agirre hondarribiarra izan da. 

Txapelketako bigarren postuan zumaiar bat sailkatu da, Xabier Azkue, hain zuzen ere. Finalista bakoitzak, Alberdania argitaletxean gastatzeko bonua jaso zuen, baita sari ekonomikoa ere. Azkueren kasuan, 300 euro jaso zituen txapelketan bigarren izateagatik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide