Azkoitiko Gabon Kantak jaialdian izan da Musika Eskolako haurren abesbatza

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Zumaiako abesbatzako haurrak, atzo Azkoitian. (Utzitakoa)

Gabon abestien jaialdia egin zuten atzo eguerdian Azkoitiko Baztartxo antzokian. Haurren zazpi abesbatza igo ziren agertokira, eta horien artean izan zen Zumaiako Musika eta Dantza Eskolakoa. 

XXXIV. Gabon Kantak jaialdia ospatu zuten igande eguerdian Azkoitian. Guztira, zazpi abesbatza igo ziren taula gainera eta denek ere, kantu eta dantza artean, elkartasun mezuak lau haizetara zabaldu zituzten.

Azkoitiko jaialdian parte hartu zuten haur abesbatzen artean, Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako koroa izan zen. Denek ere primeran pasatzeko aukera izan zuten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide