Azken hilabeteotan, pertsonaia ezagunen aurpegiak "marraztu" dituzte Itzurun hondartzan. Gaurkoan, aurreko astean zendu zen Robe Iniesta Extremoduro rock taldeko abeslaria eta burua izan du gogoan. Tamaina handiko aurpegia sortu du gaur artista horrek San Telmo azpian.