Kirol prentsaren sariak jaso dituzte Janire Gonzalez-Etxabarrik eta Irati Osak

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Irati Osa eta Janire Gonzalez-Etxabarri, pasa den asteleheneko kirol galan. (Utzitakoa)

Gipuzkoako Kirol Galaren 36. aldia egin zuten pasa den astelehenean Anoetako estadioan. Lurraldeko kirolariek pasa den urtean zehar egindako lana txalotu zuten bertan, eta sarituen artean izan ziren Janire Gonzalez-Etxabarri surflaria eta Irati Osa piraguista. 

2025. urtean zehar lurraldeko kirolariek lortutako emaitzak eta egindako lana saritu zituen iazko urte amaieran Gipuzkoako Kirol Prentsaren elkarteak, pasa den astelehenean Donostian, Anoeta estadioan, egindako 36. Gipuzkoako Kirol Galan. Kirol kazetarien omenaldia jaso zutenen artean bi zumaiar izan ziren, Janire Gonzalez-Etxabarri surflaria eta Irati Osa piraguistak. 

Lehenak Munduko surf txapelketa irabazi zuen El Salvadorren pasa den irailean. Denboraldian zehar lortutako garaipen garrantzitsuena izan zen hura kirolari zumaiarrarentzako. Osak, bere aldetik, aurreko urteetako bide onari jarraitu zion iaz ere, eta lortutako emaitzen artean Europako txapelketan lortutako hirugarren postua eta Mundukoan erdietsitako seigarrena aipa daitezke. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide