Bisita berezia izan zuten atzo Otezuri zentroko egoiliarrek. Realeko historia diren zenbait jokalari izan ziren atzo Zumaiako adinekoen zentroan, horien artean txuriurdinekin bi liga irabazi zituzten Alberto Gorriz eta Diego Alvarez.
Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak abian jarritako Oroipen ekimenaren barruan antolatu zuten atzoko bilera. Aurretik ere izan dira Realeko jokalari ohiak adinekoen zentro horretan, egoiliarrekin bizipenak partekatzen.