Zumaia eta Zumarraga lotzen zituen Urolako trena 1926. urtean jarri zuten martxan. Bailarako herrietan zehar ibiltzen zen tren maitatuaren mendeurrena betetzen da aurten, eta haren harira ekintza desberdinak egingo dituzte datozen hilabeteotan. Hasteko, zaharberritu duten Urolako trenaren bagoi automotorea erakutsi zuten atzo Azpeitiko tren museoan.
Zaharberritzea Azpeitiko tren museoan bertan egin dute azken hiru urteotan, eta haren ardura oso-osorik Euskal Burnibidearen Museoaren Lagunen bi kidek hartu dute. Hemendik aurrera, Trenaren Euskal Museoan erakutsiko dute bagoia, Azpeitian.