Oso bestelakoa da azken egunetako eguraldia duela astebetekoarekin alderatuta. Pasa den astean hotza, hezetasuna eta euria nagusi baziren, aste honetan eguzkiak hartu du lekukoa, eta horrek jendea kalera ateratzera eraman du.
Atzo, gainera, hego haizea egin zuen, eta horrek tenperaturak oraindik eta gehiago igo zituen. Horren adibide da Zumaian neurtu zutela Araba, Bizkai eta Gipuzkoako tenperatura altuena, 27,8 gradurekin, hain zuzen ere. Aemet-ek (Estatuko Metereologia Agentziak) 29 metereologia-estazio ditu hiru lurraldeetan zehar, eta Zumaiako paolean duen estazioan jaso zuten datu altuena. Bitxikieria moduan, Azpeitiko estazioan baino 3 gradu gehiago neurtu zituzten atzo Zumaian.