Zumaian neurtu du Aemetek otsaileko tenperatura altuena

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2026ko martxoaren 8a

1929tik hona otsailean Igeldon neurtutako tenperaturen taula. (Aemet)

28,6 gradu neurtu zituzten otsailaren 25ean Aemetek paolean duen meteorologia estazioan. 

Eguraldi aldakorra izan da pasa den otsailean zehar. Lehen aste heze eta hotzen ondoren, hilaren amaieran eguzkia eta beroa izan zen nagusi. Hala, Aemetek, Estatuko Metereologia Agentziak, azaldu du ohikoa baino otsail beroagoa izan dela azken hura. 

Hileko tenperatura altuena, Araba, Bizkai eta Gipuzkoari dagokionez, agentziak Zumaiako paolean duen metereologia estazioan neurtu zuten, otsailaren 25ean. Egun hartan, 28,6 gradu neurtu zituzten. Hura izan da otsailean zehar hartutako tenperatura altuena.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide