Aurkezle lanetan aritu da Janire Gonzalez-Etxabarri Gaztea Sarietan

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Janire Gonzalez-Etxabarri eta Odei Jainaga, osteguneko sari banaketa ekitaldian. (EITB)

Gaztea Sariak banatu zituzten herenegun. Janire Gonzalez-Etxabarri surflari zumaiarrak Artista berri onenaren saria eman zuen.

Bilboko Euskalduna jauregian banatu zituzten herenegun, ostegunean, aurtengo Gaztea Sariak. Behin bertaratutakoei ongietorria eman eta sariak aurkeztu eta gero, sariak emateko ordua heldu zen. Gaueko lehen saria, Artista berri onenarena, Janire Gonzalez-Etxabarri surflari zumaiarrak eta Odei Jainaga atletak eman zioten Naxker talde nafarrari.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide