Zihara Abruza Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikaslea, ETSren Madrilgo kontzertuan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2026ko maiatzaren 5a

Zihara Abruza, ETSk Madrilen eskaini zuen kontzertuaren hasieran dantzan. (Zumaiako Musika eta Dantza Eskola)

ETS taldeak Madrilen eskaini zuen kontzertuan hasierako agurra dantzatu zuen Zihara Abruzak, milaka pertsonaren aurrean.

Zihara Abruza Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleak milaka pertsonaren aurrean dantzatu zuen apirilaren 25ean, En Tol Sarmiento (ETS) taldeak Madrilen eman zuen kontzertu gogoangarrian.

Arabako taldeak Bartzelonan eta Madrilen kontzertu bana eskaini zituen Bihotzen konkista izeneko birarekin, eta Madrilen bildu ziren 30.000 lagunen aurrean dantzatu zuen Abruzak hasierako agurra. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide