Itzurun hondartza, Reina Sofian

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Maider Lopezek 2005ean Itzurunen egindako argazkia. (Reina Sofia museoa)

Maider Lopez artistak 2005ean Itzurunen egindako argazki bat Madrilgo Reina Sofia museoan dago ikusgai. Hondartza izena du irudiak.

Maider Lopez artistak Madrilgo Reina Sofia museora eraman du Itzurun hondartza argazki baten bidez. 2005ean, Donostiako artistak dozenaka toalla gorri banatu zituen Zumaiako hondartza horretan zeuden pertsonen artean, eta kolore gorria gailendu zen Itzurunen. Momentu horretan egin zuen argazkia, Hondartza izenekoa, ikusgai dago orain Madrilgo museoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide