Silvio Rodriguezen koblara batu da Jon Maia Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Trobalari kubatarrak kontzertu bana eman du larunbatean eta igandean Bilbon, eta haren aldamenera batu zen Jon Maia. Txaloz busti zuten ikusleek, hark Itsasoa gara kanta eskaini ostean.

Silvio Rodriguez kantautore kubatarrak kontzertu bana eskaini zituen larunbatean eta igandean Bilboko Euskalduna Jauregian. Goraino bete zen aretoa bi egunetan, jendez, kantuz eta sentimenduz, eta emanaldia aparretan bor-bor jarri zuen Jon Maiaren kolaborazioak. Txaloz zipriztindu zuten entzuleek, zumaiarrak Itsasoa gara kantatu zuenean, trobadorearen gitarra lagun.

Itsasoa gara ez ezik, Nostalgia abestia ere eskaini zuten Jon Maiak eta Silvio Rodriguezek. Zumaiarrak Kantu berri bat gara diskorako sortutako kantuan euskaraz abesten du Silvio Rodriguez. Jon Maiarekin batera, Gorka Hermosa eta Pello Ramirez musikariak ere aritu ziren Euskalduna Jauregian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide