Zinemira saria jaso zuen atzo gauean Jose Ramon Soroiz aktoreak Viktoria Eugenia antzokian, Zinemaldiaren barruan egiten den Euskal Zinemaren Gala Handian, eta Kandido Uranga zumaiarra alboan izan zuen aitortza une horietan.
Uranga eta Zorion Egileor arduratu ziren, izan ere, sari hori aurkezteaz, eta umorez betetako sarreratxoa egin ostean, besarkada batekin jaso zuten Soroiz. Aspaldiko lagunak eta ofizio kideak dira hirurak, eta Maspalomas filmean ere elkarrekin aritu ziren lanean.