Asteburu bakarrean hondakin pila bat jaso du herritar batek Itzurundik

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Itzurungo hondartzan "urte osoan zehar" izaten dira hondakinak, baina pasa den asteburukoa ezohikoa izan zela salatu du herritar batek. Sokak, sareak, plastikoak... denetarik jaso du hondarretatik

Pasa den ostiralean, larunbatean eta igandean Itzurun hondartzatik hondakin pila bat jaso zuela ohartarazi du herritar batek, "normalean baino askoz gehiago", esan duenez. Sokak, sareak, plastikozko botilak... denetarik aurkitu zuen herritar horrek hondarretan, batik bat arrantzako materiala.

Ingurumena zaintzeko beharraren kontzientzia zabalduko duelakoan erakutsi ditu irudiok herritar horrek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide