Ikastaroaren gaia eta hizlaria zoragarriak ziren, eta nik ezin nuen galdu. Baina, aldi berean, pena ematen zidan Ikerrek bere lagunaren askaria galtzeak. Merendolak aukera bikaina izaten dira Ikerrentzako lagunekin egoteko. Iñakik, nire senarrak, lana zuen, eta berak ere ezin zuen Iker lagundu.
Ikerren lagun baten amarekin hitz egitea erabaki nuen. Galdetu nion ea haren alabak askarira joan nahiko lukeen Ikerrekin. Berak berehala esan zidan baietz, baita Ikerren beste lagun batek ere haiekin joateko asmoa zuela. Nire ikastaroa lasai egiteko esan zidan; askaria zuten lekutik gertu egongo zela egun hartan, eta adi egongo zela
Urtebetetzea antolatu zuen amari ere deitu nion. Nire egoera azaldu nion, eta galdetu nion ea Aitana anaiarekin joan zitekeen. Baietz esan zidan.
Dena antolatuta zegoen eta meriendaren ordua iritsi zen. Ikastaroko bideo-deiaren erdian nengoen. Ikerri esan nion ordua heldu zela, lagunekin geratzeko unea zela. Iker etxetik atera zen, baina igogailuan oin bat jarri eta berarekin ez nindoala ikusi zuenean, nirekin joan nahi zuela esaten hasi zitzaidan. Berriro azaldu nion ezin niola lagundu.
Azkenean, urduri bazen ere, Iker igogailura igo zen Aitanarekin. Bere lagunekin egin zuten topo, adostu genuen lekuan. Aitanari deitu nion. Ez ikaratu! Aitanak ez du telefonorik. Erloju bat dauka aitarekin eta nirekin komunikatzeko. "Aitana, lasai al dago Iker?" galdetu nion. Ondo zeudela, askarian zeudela eta Ikerren beste lagun bat ere beraiekin zegoela erantzun zidan. Lasai geratu nintzen eta nire ikastaroa entzuten jarraitu nuen. Nire telefonoak jo zuen horretan. Laguntzen ari zen ama zen. Arnasari eutsi nion. "Dena ondo hemendik. Elkarrekin jolasten ari dira ", esan zidan. Lasaitu ederra hartu nuen. Eta horrela jarraitu zuen arratsaldeak. Ikerrek bere autonomia erakutsi zuen, bere lagunek enpatia eta Aitana, bere anaiarentzako baldintzarik gabeko babesa dela erakusten.
Ni egiten ari nintzen ikastaroaren amaieran, Sandra Freire hizlariak diapositiba bat erakutsi zuen, honako hau zioena: "Eraman nazazu konpainia onekin, denbora guztian epaitzen ez nautenekin, naizen bezala gozatzen nauten jendearekin". Hain zuzen ere, horixe egin zuten neskato horiek eta Aitanak.
Ixtera noa istorio hau esanez ama horiei, neskato horiei, eta nire Aitanari, Jesus Vidalek, bere Goya Saria irabazi zuen egunean esan zuena: "Zuek ez dakizue zer egin duzuen!". Zuek egiten duzue mundu hau leku hobea.