Lehenik eta behin, martxoaren 20 ostiralean, 18:30ean, Gasteizko Etxebizitza Sindikatuko kideen hitzaldia izango dugu; bertan, etxebizitzaren problematikak gizarte kapitalistaren baitan betetzen duen funtzioa izango dute aztergai eta, horretaz gain, Gasteizko esperientziaren bidez antolakuntzaren inguruan gako interesgarriak mahaigaineratuko dituzte.
Martxoaren 21ean, aldiz, okupazio tailerra egongo da 18:00etatik aurrera, okupazio mugimenduan urteetako esperientzia duen kide baten partetik. Azkenik, 22:00etan kontzertuak izango ditugu. Boot Boys talde gasteiztarra Guda Doinuak diskoa aurkezten izango dugu, Aurrez Aurre taldearekin eta DJ Urangarekin batera.
Besterik gabe, martxoaren 20 eta 21ean ospatuko ditugun jardunaldietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Laster arte!