Dinamikari hasiera emateko, testigantzak bilduko ditugu. Izan ere, ezinbestekoa iruditzen zaigu Zumaiako herritarrek bizi duten errealitatearen analisian sakontzea. Horretarako, bi telefono zenbaki eta email helbide bat jarri ditugu herritarren eskura, gure sare sozialez gain, euren testigantzak helarazi ahal izateko.
Bestetik, atzo sare sozialetan adierazi genuen bezala, bat egiten dugu Gazte Koordinadora Sozialistak martxan jarri duen kanpaina politikoarekin. Martxoaren 20an abiatu zuen salaketa kanpaina eta, lanketa honi jarraipena emateko, aste hauetan kolpatuenak izaten ari diren kolektiboen bizi baldintzak eta askatasun politikoa babesteko baliabideak antolatzeko lan ildoa abiatu du GKSk.
Ofentsibari antolakuntzaz erantzun!
*Kartela gazteleraz ikusteko, klikatu hemen