'Orratza, Zapalduon Ahotsa' programaren laugarren saioa

Erabiltzailearen aurpegia Iparra Zumaia

Gaur, maiatzak 8, 22:00etan Zumaiako Irrati Piratan 'Orratza, Zapalduon Ahotsa' programaren laugarren saioa izango da entzungai.

Betiko atalez gain, gaurkoan proposamen berri batekin gatoz: irakurketa-gomendioak. Aurreko saioan askatasun politikoen inguruan aritu ginen; gaurkoan, aldiz, hezkuntzaz arituko gara, baita azken asteetan sortu diren ikasle babes zein autodefentsa sareen inguruan ere. Horretaz gain, testigantzen atalean pentsionisten mugimenduko bat izango dugu gurekin.

Ofentsibari antolakuntzaz erantzun!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide